Chori iztuna
Uranga, Juan Ignazio
Kayolatikan kanpora oi zan
Irteten chori itztuna,
Asko zekiyen eta oso zan
Gauz gozochuen jatuna;
Bada ondocho berdintzen bazan
Chit zan egazti jarduna,
Gaņera berriz egualdi zakar
Charren adierazduna.
Eguarte batez zebillelarik
Kayolatikan kanpuan,
Licharkeriyan asi zan gogoz
Eltze zar baten albuan;
Ikusirikan ollo ister bat
Eltzean nola zeguan,
Azkar kolpeka asi zitzayon
Lapur zitalen moduan.
Baņan ara zer gerta zitzayon
Ibillirik lapurketan:
Uste gabian erori eta
Sartu zan buruz saldetan;
Bada lumak an utzi zituben
Salda on irakiņetan,
Eta soildua gelditu zan chic
Lumarik gabe penetan.
Gure artean ere askotan
Licharkerizko kontuak,
Izan oi dira lau ertzetatik
Gogor samarki lotuak;
Ikusi arren oso gertuan
Daudela gauza gosuak,
Garratz litezke uste gabian
Len goso irudituak.