Biziko da
Uranga, Juan Ignazio
Askotan dira Euskal-errira
Etorri etsai arrotzak,
Bañan ostera biurtu dira
Bero etorririk, otzak;
Bildurra ziyen sartu aiyeri
Euskaldun azkon zorrotzak,
Kontuak ditu izan oi beti
Er besteko eriotzak.
Gizon guchi zan arrotasunak
Zituen ekar arazten,
Uste gabeko chakurrak ziyen
Lepora salto egiten;
Gogor ziyoten Euskal gizonak
Etsai zitalai egiten,
Etziran iñoiz Aita zar aiyek
Bildurrak iñon gelditzen.
Bada Errege Erromakuai
Zitzayon buruan jarri,
Bear zubela Euskal-errira
Jendearekin etorri:
Jaun eta jabe egin nai zuben
Bañan estu eta larri,
Biurtu bear izandu zuben
Geldi utzirik, Amari.
¿Zer uste zuten zirala gure
Mendiyetako Aitonak?
¿Zer uste zuten zirala oiyen
Eskuetako azkonak?
Damu aundiya eman oi diye
Gure biziera onak,
Zergatik geran lur ederrian
Jaiyo geraden gizonak.
Gure Euskara lurperatzia
Nai izan duten etsaiyak,
Ibillera chit charrak egin ta
Joan izan dira, erdiyak;
Gañuntzekuak gelditu dira
Azpiyan Euskal mendiyak,
Garaiturikan etsai gurien
Arronkak, Euskal-erriyak.
Gu lau probintzi elkarturikan
Ez gera iñoren bildur
Ez degu orren aisa emango
Etsai aurrian guk amur;
Gure mendiyak jarri oi dira,
Egiñaz aserrez, mur, mur,
Biurtzen dira azpiraturik
Etsaiyak arri edo lur.
Guri Euskaraz itzegitia
Nai ziguten eragotzi,
Bañan iñola ez genezake
Beste bat arturik, utzi;
Seaskachoan ori genduen
Lenda biziko ikasi,
Goguarekin iñorenikan
Ez bada ikasten asi.