Antonio Ezponda gidari Urnieta-n
Uranga, Juan Ignacio
Gure gidari zan, Antonino
Ezponda Euskal Nafarra,
biyotz alaidun beti gazte dan
jostalari ta azkarra;
iztun ederra, euskal zale on
Donsotiyaren naidarra,
gizatasunez goi mallan dagon
gai on-etako maidarra.
¿Eta, Lorencho Arrillaga ta
Laureano Echeveste?
maidargayetan badira biyak
Antonino dan ainbeste:
egiya dala ichumendurik;
chinistez egon gindizke,
batasunezko lokarri zendoz
irurak lotu litezke.
Aranberri-tar Manuel ere
an zan pozkiroz gurekiñ
zeñak zituben gure anzesta
denak ekarri berekiñ;
eziñ zuzenduz ishtillu asko
erabillirik birekiñ
aserretzeko gisan jarri zan
beste bat eta nerekiñ.
Urnietako ostalariyak
zizkigun maira ekarri,
zopa koipatsu onan ondoren
jaki gashuak ugari;
eta sagardoz jarri ginduben
an geunden denak igari
azkenerako i-ka geniyen
itza trukatzen elkarri.
Echezarreta Juan Kruz-ek eta
Ziriako Eizmendik,
Eslabu zanan salben zuten
kantatu guztiz goyendik;
boz lodi eta shamurra zuben
zabaldu eliz barren guztira
neurripe onez lenendik.
Eta ergo alborata nostra
illos tuos, gogoz diyo
muga bekotik errestasunez
zuben goikoraño iyo;
denak ziyoten; boz eder ori
eztarritikan darriyo
chalokatzen det, guztiz ziñezki
dubelakuan baliyo.
Eliz bereko kantari eta
organistaren nagiyak,
kendu zituben egun artako
ango kantuzko ariyak;
baziruditen zirala denak
beti ortara jarriyak;
ugari bitez aren gisako
boz eder eta larriyak,
kanta dezaten goikidaturik
eztarri legun garbiyak.