Ama euskara. On Damaso Zabalza jaunari
Uranga, Juan Ignacio
Euskal kanta zar edercho aiyek kantaturikan
Ama bat dago seaskachoan aldamenean,
Aur chikiyena lo dauka, eta gon ega'ean
Dauzka azicho aiyek negarrez kishkurturikan,
Esanaz, ez da emen agiri lengo gauzikan;
Zarrenak diyo; ¡Ama! ¿ez giñan aberatsak len?
¿Ez algiñan gu emen ederki bizi Pakean,
Saiyaturikan elkar maiterik geon lanean?
Bada mintasun aundiya sartu zaigu barrunen,
Ez diralako lengo gauz onak ikusten emen.
Orri argalak dauzka arbol zer maitagarriyak
Zartu da ata gerritik dago okerturikan,
Ete guk berriz gaitz egiñ eta lotzaturikan
Dauzkagu malkoz bete betiak gure begiyak,
Ikurisirikan zembat min duben arbol gerriyak
Gure mendiyak ishilik daude beren lekuan
Eta ibaiyak ura dakarte tor tor egiñaz,
Gu berriz gaude arnaz lazaiya artu eziñaz,
Euskal kabicho chit mintsu ata negarrez kuan,
Bizitza lasai zarra galdurik bizitz estuan.
Bañan gauz onak galduagotik gu bizi gera
Ill arteraño lagundu nairik gure amari,
Ekartzen lengo gauza on aiyek gaisho onari
Baldin jokuan len bezelashen jartzen bagera,
Naiz joku orrek izan berekin bere galera;
Biur gintezke ostera lengo kontuetara
Ez etzi iñork galdu gerala oso betiko,
Euskar ederra ez degu bada non nai utziko
Baizikan degu iyoko arbol adarretara.
Ekar ditzagun lengo oiturak eskuetara.
Itsaso eta, mendiyak daude edergarritzat
Arturik gure euskal erria erdi erdiyan,
Bashaka eta larrosachuak berriz sasiyan,
Eta aritza fuero zarraren oroigarritzat
Daukazkiela chit orri eze on itzalkitzat,
Gauz on asko da gorderik egon akitz azpiyan
Daukazkiela lege zar eta juramentuak
¿Non dira bada, non dira gure aita Prestuak?
Ez da agiri zarrik iñorcho jaiyoterriyan,
Eskutatuak egongo dira nonbait agiyan.
Ez dira bizi aiton adintsu kaska zuriyak
Bañan ordean bizi gerade ondorenguak,
Danak dakigu gerala aiyen odolekuak
Euskal mendiyen artean jaiyo eta aziyak
Gerade oso beren antzera ondo eziyak;
Ots egiten du estalpechera arbol santuak
Bi tzeko danak euska oju bat aditutzean,
Bada ez gaiten iñor gelditu otzak artean,
Chuka ditzagun ama zarraren negar malkuak
Gal etzi gabe utzegin arte zaiñ odolekuak.