Neguko arratsetan su ondoan kontu-kontari. Ganbelu-anayak
Ur zale batek
Nere Trakulu, dizut
Esango egia,
Ernayenetakoa
Dezula begia,
¡Ez jakiñ dan eguzki
Ala illargia!
Amaika astok jaten
Dik merke ogia.
***
Kabu eta Jeneral
Pobre ta Dukiak
Astoak ere dira
Audi ta chikiak.
Nunbait zuk aldituzu
Begi egokiak,
Eseritzeko berriz
Nun-nai prest tokiak,
"Ipur-beltz", esan zion
Pertzari tupiak. ¡Ju..., ju.. juuu!
***
Euskal Paper Egintza
Gañ Gañeko Klaseak
100
Kartestalki.
Prima berriz lapitzakin jarria, ara nola zuan:
Ona ganbetu anai
Gizon jakitunak,
Gaba ala eguna
Dan ezdakitenak;
Jan edanian daude
Neurritik irtenak,
Bi aitzurrentzat ¡ai zer
Nolako kirtenak!
***
Mutillak ez dik bear
Izan oso charra
Ganbelu-anayei
Egiteko farra.
Dirua kendu eta
Eman paper zarra
Au bai dala jotzia.
Ederki adarra.
***
Ganbeluak askotan
Oi dira egarri.
Artoak dit eche au
Xigana ekarri:
Betiko izan dediñ
Danen Oroigarri
Ganbelu adarduna
Atian det, jarri.
***
Edaririk onena
Degu ur garbia,
Jakiñ nai badu iñork
Ara ageria:
Au da Ganbelu Jaunen
Echezar-berria
Ardoak eraman ta
Urak ekarria.
|