Gibel-andi
Ur-zale batek
Andria oian eta
Gibel-andi dantzan,
Paloak em1atia
Merezi du plazan;
Agera sendatzeko
Larri izan bazan,
Ez dago gaizki gizon
Onen esperantzan. ¡Usta!
***
Kantatzen asi gaitian
Gibel-andiren atian,
Mirari andiak egin ditu
Jaun onek egun batian.
Danian ardo ugari.
Egiten asko mirari.
Mentajarik ez dio egingo
Iñork munduan berari.
Jenioz zerbait arrua,
Guriz beltza du larrua,
Zaagia bezala beztua
Daukala pikez barrua.
Bi libra aragi ditu
Bere katua, garbituk
Ala-re oigeita amar ontza
Pisaturik da gelditu.
Kristau ona izan ala
Gordetzen du ostirala,
Chakurrari bulda artu, berak
Gahbe gelditzen zirala.
Gibel-andiren katua,
Chakur madarikatua,
Bien artian agertu dute
Gizon onen pekatua.
Katuak mi-au, mi-au
Chakurrak berriz au, au, au,
Pere paltak estali eziñez
Larricho dabill gizon au.
|