Galtza-zarri
Ur-zale batek
Urzaleekin beti
Ibilli kontuan
Zeren ardoak jartzen
Dituan kantuan;
Barruan daukatena
Laister da kanpuan,
Ori egiten dute
Chit betetakuan.
Arritzekoak dira
Zure zenbait aldi,
Mirariak dituzu
Egiten aspaldi;
Zubizarraren zura
Biurturik zaldi,
żNola zoaz, zaldia
Dagoala geldi?
Mirariak dauzkatzu
Pausuan pausuan,
Ala esaten dute
Eche ta auzuan;
Zure gorputzak nonbait
Otzikan etzuan,
Oyeko ordez, etzan
Zanian putzuan.
Moskorrarekiń dezu
Iduri balea,
Arrolaka betetzen
Dezula kalea,
Ni beti izango naiz
Egi-esalea,
Orain jakin ezazu
Nor dan Ur-zalea.
|