Artobero eta porrot
Ur-zale batek
Ostu badezu ere
Jostorratz ontziya,
Pekatuak berekiņ
Du penitentziya;
Gogoangarri dezu
Gaurko illuntzia,
Ur ta suakiņ egiņ
Dizute jantziya.
***
Izaten banaiz ere
Zenbait aldiz bero
Pronostikua artzen
Det nik urteero
Goguan ezazute
Kontuz artu gero
Ume onen izena
Dala Artobero.
***
Gizooak ez dik bear
Izan itz-bikua
"Koziņa-abajo" dek
Urdai-azpikua;
Ez jakiņagatikan
Erdaraz naikua,
Ez nauk ik ustebeziņ
Tonto-lapikua.
***
Para los tontos no se
Erdera la hacer,
ŋTu afrender komo mí?
Eso no poder ser:
Kalabaza kabeza
No saber tu ezer,
Boliņo de burriko
Mucho tu parecer.
***
Zorioneko gaztaņ oyekin
Betetzen badek zipota
Oyen aiziak ezingo dituk
Kanpora nola nai bota;
Asiko zaik, bai, nonbaitetikan,
Tronpetachuen plit-plota,
Dantzatutzeko erri guzia
Soru ederrak ik jota.
ARTOBEROK
Gaztaņ-aiziak dabiltzanian
Zipot-barruan borroka,
Indarra ditek ateratzean
Puskatutzeko arroka;
Onelakoak jarri lezakek
Merkecho aize-errota,
Iri eskerrak, orain zekiat
Zergatik aizen Porrota.
|