Antziņako ezkontza bat
Ur-zale batek
Amaika alper ogia jaten
Badago emen lurrian
Ni banaiz zerbait, baņa baditut
Geiago ere urrian:
Zu baņo gizon prestuagorik
Ezpalitz Euskal-errian,
Askok ibilli bearko luke
Zugatik larru-gorrian.
-Pobrechoa naiz larru-gorrian
Daudenak jazten asteko
Eta zuk berriz biotzikan ez
Jantzirik gabe uzteko:
Alkandorarik asko badezu
Baņa oraindik josteko,
Gaņerakoan asko lirake
Bakoitzari bi jazteko.
***
Neska-zarrari zarraren zarrez
Illia zayo urdindu
Ezkondu nai ta beti bakarrik
Amaika negar egiņ du;
Aurrerakoan baldin badiyo
Gizonari nai agindu,
Gizonak berak bear dizkio
Makillaz autsak astindu.
***
Baltasar dago antzuturikan
Josepiņasi ere bai,
Senarrak zorrak eziņ pagatu
Andreak berriz ez du nai;
Gizona beti tarbenan dago
Naiz dala aste ta naiz jai,
Jogepiņasik damu du oso
Ez gelditua ezkongai.
Irurogeita bi urteraņo
Beti ezkongai egondu,
Emakume au berak nai baņo
Lenago ezta ezkondu;
Damuturikan arkitutzenda
Baņa oraiņ da berandu,
Uztarri ori eziņ diteke
Ez autsi eta ez kendu.