Anton-zurrut
Ur-zale batek
Erderaz bazekiat
Ardoa da pan
Ogia berriz biņo
Ber edan, beber,jan.
Ikasi izan banu
Apurcho bat solpan
Gayarrentzako lanik
Ez uan Europan.
***
Mari-Andres zuk eman
Zenidan kolera,
Eta laster eraman
Ninduten oera;
Baņa oraiņ etorri
Naiz-leku obera
Laudano danak baņo
Ardoa obe da.
***
Arrayak ezurra du
Larrosak arantza,
Ardoaz ez geiegi
Artu conpiantza:
Izan ez dezazuten
Astoaren antza,
Kantatu bearrian
Egiņaz arrantza.
|