Gora
Unamuno, M.
Nun daude orain, anayak,
gure lege zarrak?;
nere erriko bakarrik
nik dakust negarrak.
Errekatxuak daude
negarrez betiak,
gure biotzak ere
gaixo ta illunak.
Ta nik aditzen nuen,
aur batek zanean,
nere erriko kantak
mendien artean.
Gure aiten Jaungoikoa,
barkatzen gaituzu?
Gure biotzen miña,
ah, Jauna, dakusu!
Bada nik orain dakust
malko ta negarrak,
ta dantzut nere erriko
miñaren oyuak.
Jauna, guk biar degu
zure argi garbia;
guk eskatzen zaitugu,
gure Jauna, argia.
Egiaren eguzkia
argitzen dituena
munduko garbiarik
zillarra bezela.
Maite gaitezen beti,
gure maite anayak,
eta izango gera
biotz baten danak.
Zuek esaten dezute:
«Aurrera, aurrera!»
«Gernika'ko arbola!»
erantzun da, «Gora!»
Gora ta zeruraño
joango gera emetik,
txoritxuak bezela
gora-goraturik.
Dakizute, anayak,
zeren gure arbola
ain makurturik dago
ta mastrikatua?
Zeren ura biar du,
izerdiko euria
ta amorioko bero
euri ta beroa.
Atozte, nere anayak,
gure erri ikustera;
ereun batek ura
orain, bai, dagola.
Gure Jaungoiko andia!,
lajatu etzazula
zure seme txikiak
izango dirala.
|