Gabon abestia
Unamuno, M.
Iru errege aundiak
eldu dira urrutik,
Aur baten ikustera
munduko edertarik.
Artzaiak Belen'era
dakarten ardiak,
ardiak elur baiņo
bai txuriagoak.
Lurra apaindua dago
ta elurrez betia;
jai aundiaren dala
ta eder jantzia.
Zergatik lurra dago
ederto apaindua?
Zeren Jesus ederra
mundura eldu da.
Zeruko aingeruak,
txoriak bezela,
danok kantatzen dute
Jauna eldu dala.
Arek kantatzen dute...
ta poz aundiagoz,
Jaungoikoaren jaiotza
geure gozo euskerak.
Geure euskera baiņo
berba ederrago
ezta gauza ain aundi
zelebratutako.
Eskatu biar degu
poza geure etxian,
ta lurrean pakea
gizonen artian.
Odoien zan betia
lenago mundua,
gabaz ta illargi gabe
eta asko illuna.
Urten zuen erduan
egiaren argia,
ta mundu gelditu da
odolen garbia.
Gaur da pozaren gaba;
kanpoan otza da,
baņo geuren barruan
asko da berua.
Goazen, goazen, anaiak,
Aurra ikustera;
goazen, goazen len-bai-len,
anaiak, aurrera!
|