"Ageriako gazten omoria". Infirmerian
Uhalde [Iholdiarra]
1
Soldadogorat partitu nintzan beldurti eta herabe
Eskaldun seme ainitzen gisa frantsesian ez hain trebe
Lehen egunak etchetik-urrun dorpheak eta ilhunbe
Jendek zioten zozo itchura egitea zela hobe
Bai, tonto bat nik eginen diat biziki penatu gabe
2
Soldado bluak nola zor baitu guzier obeditzea
Enetako zen gambara eta eskaleren garbitzea
Hango oihuek zainak berrituz harma baten ibiltzea
Lagunon batek kontseilatu dait «Hobe duk eskapatzea
Hire burua eri ekarriz Infermerian sartzea».
3
Haren erranak obratu nahiz dena eztul naiz ethorri
Oherakoan oihal busti bat lephuan tinki ezarri
Goizian gero zalhu kendurik eri bezala naiz jarri
Bai kaporala harritua zen «Behazakok» zintzur horri
Telefonaz nau ambulantzian infirmeriarat igorri.
4
Infirmerian mirikua dut trempu onian hatcheman
«Nuntsu duzu min?». Hementche jauna atzo hoztu naiz
[kasernan
Zintzurian ba... haize kolpe bat angina zar baten forman
Bi astez hemen zaude beroki serios da alabainan
Behar dauzkitzut komprezak eta penezilina bat eman.
5
Alferrendako infirmeria pare gabeko defentsa
Ene lekua izan ditake lagun ainitzen ametsa
Jateko frango ukan baginu deus hoberik ezin phentsa
Bainan tripari etzaion asko bakarrik tisana hutsa
Gosea lagun jin zautalarik gehiago enintzan untsa.
6
Gose nintzela erran diotet bainan ez ukan jatera
Hauche zioten «Marka ona da laster sendatuko zira
Zure zintzurra hobeki doa, janez ez bortcha sobera»
errabian gosearekin eta ez libro kampora
Zer komedian sartu naizena nola behar dut athera.
7
Izi dorphea baitzen kasernan soldado ainitz abildu
Ametsetarik eritu eta gu ganat baitziren heldu
Leku eskasez eri zahar hok zokorat gauzte urrundu
kotsu dunekin ezarri naute nik heiekin grippa bildu
sukar zar batek loa kendu dait gosea ere dut galdu.
8
Jaun mirikua jin zaikularik ondoko asteartean
Nik erran dakot «Jauna grippa dut anginarekin batean»
Berriz ere hi zinkurinaka! dio kolera batean
Ez eri bainan eri beldur hiz hor kotsudunen artean
Sendatua haiz parti kamporat eta utz nezak bakean.
9
Kamporat eta ene maneraz ez nuen ainitz espantu
Sukhar haundia, deusik ezin jan, laguner ezin segitu
Neure miriku jarri naiz eta huna zer dutan asmatu
10 pinta arno erosi ditut; mozkor bat ederra hartu
Hari esker naiz presondegian behin bethikoz sendatu.
10
Soldado gazte sartu berria, huna kontseilu bat ona
Sekretua da segi nezazu kantina zokoan barna
Zuk baduzu sos edan dezagun pinterdi pare on bana
Salhatzen daitzut sofrikario eritasun ala pena
Ainitz edanez hau daukezula remedio hoberena!...