Uskeriak
1)
Maribel'ek Aldeko'n
katuari ziri,
katuak erpiagaz
min Maribele'ri.
2)
Ane Miren txikia,
zorionekua!
basuan aurkitu dan
zugatz gozozkua.
3)
Itziar Barrenengo
txepetxen atzetik,
txepetxak iges deutso
esku bitartetik.
4)
Marisol'en loria
usaintsu, polita,
eguzkitan nun daukon
uretan bustita.
5)
Txirtitza'ko Begoņa
or estu ta larri;
Dotrinan egin deutse
belarritik "arri".
6)
Ane Miren guria
makal ta bildurti,
ezerbezgaitik dago
negar baten beti.
7)
Txirtitza'n Miren Jone'k
andi nai dau izan;
esnetan morokilla
arek bai gogoz jan!
8)
Gozoki billa Jone,
aurkitik jausita,
arrantzaka or dabil
mustarrak ausita.
9)
Anjeles'en arduran
Otein' en ezkatza,
larregian darabiltz
azukre nai gatza.
10)
Anjeles'ek Goitiz'en
amari lan egin,
azpillak garbituta
esniak irakin.
11)
Garai'tik ikastolan
agertu danetik
Anjeles'ek ez dauko
ikasten gogaitik.
12)
Solauneta'n Bitore'k
oilluen ardurak:
"Zatozte bizkor jaten,
kurra-kurratxuak".
13)
Beingetxe'n Begoņatxuk
nebatxu bat dauko;
mosuka erdi jan dan,
ez dauko saltzeko.
14)
Naiņone'n aita ta ama,
Zarandu'n aititak,
Errosa-Mari'k baukoz
nun ondo egonak.
15)
Bitore aman lagun
andratxu egiņa,
Etxebarri guztian
gelditu eziņa.
16)
Pili'n oillolokiak
amazazpi txita;
gorri, zuri ta baltzak
aldratxu polita.
17)
Arritola'n Maribel
alaba bakarra,
Donianetan dakar
elorri adarra.
18)
Urkitza'n Mari-Tere
lorazko jantzita,
amak ipiņi deutson
soiņeko polita.
19)
Eskolan agertu da
laguntxu barria,
Guenengo Marisol
neskatil argia.
|