Udabarria
Diz-diz eiten dau argi eguzki ederrak
Iges eginda gero negu gogor motzak,
Urraturik laño baltzak goigañetan jarririk
Lur gaisuak bero gozoz izten dituz bizturik.
Berdez polito dire jantziten kanpuak,
Otzak ilda billostu zitunak neguak,
Aise aserre gaisto latzak largaturik auspuak,
Auspolari jarten dire aise bigun gozuak.
¡Agur udabarriya maitecho ederra!
¡Agur zorioneko erarik oneena!
Ezpaiñchoti jariotzun irribarre bigunak
Bizi, lorez, usein gozoz betetzen dituz danak.
Neguaren gañean goitari jarrita
Zara soñeko zuriz agertzen jantzita,
Zelai laubak tun, tun, tun... iturriak mur, mur, mur
Chorichubak pio... pio... eiten deutsube agur.
Inzotz azpiko ale, sustraiak, landarak
Erneta besairatzen dituzte kapelak.
Bizidun dan zure indar, egindun dozun putzak,
Desegiten dituz inzotz lanbro, leisak, edurrak.
Zorioneko zure zeregina, lana,
Lurrak barriro gaste jartzea izan da,
Jarraiturik lan oni zuk, urteoro barriro,
Izatea dozu jarten len zan bezain gastecho.
¿Zergaitik ¡ai! zergaitik egiten ez dozu
Au berau gizonagaz laztan zuk au bozu?
Bere lora eder eder umetasun-ekoak
Motzituten dituz laster denporaldi geistuak.
Gastechoaren biotz maitagarrichoa
Likurtz-useñez daude lurruntzen guztia;
Inzotz eta galtzairuzko ikuturik besoaz,
Miñen puruz igerturik lurperuntza daroaz.
Negua beriala jaiotza guztiri
Doa, zu ikusita, lotsariz igesi;
Baña zuk ¡ai! gizonari ez deutsazu sekula,
Bizkarreti beera jasten negu makur astuna.
Udabarri bakar bat eta ez besterik,
Zeruak oni deutsa emoten bakarrik,
Eta presto, laster, arin dijuako egaka
Uda-laño, ke me lurrun, aise putza bezela.
¡Udabarri bat deutsa emoten zeruak!
Eta bere atzeko, negu leitu motzak,
Edurrez dau zapalduten, añubez inguratzen,
Eguzkiak, kendubarik, deutsazanak ichiten.
Lora, kolore, useiñ arbolachoari
Barriro zuk deutsazuz emoten ugari,
Gizonari galdulorak ez deutsazuz emoten,
Ez deutsazuz, iljakozan, ames-lurak biztuten.
Igesi dijuadan udabarri oni
Abegi on, denpora, eiozu imini,
Eta deutsut eskatuten, aldaidala jachi nik
Beti-bizi-luracho bat iltokira bakarrik.