Ana
Txairo
Ana!, auxe da lana,
Zu gabe gozagaitz zait dana
jana eta edana,
kaltegarri ditut, laztana.
Ana!, Ana!
Usoak joan dira hegoaldera,
kabi barriren bat han billatzera,
maitasun galduak aztutzera.
Lainoak aizetan debiltz,
bide luzeak agiten;
bihotz ixillen malkoak
ez ditu iñork jakiten.
Ana!, Ana!
Negarrez urtu naiz dana,
Illunari nago emana.
Atoz, ai!, neregana:
atoz, bai, Ana!
Erbiak arin dijoaz
txakur agiñen igesi;
nere oiñaze honekin
ezin ninteke ni bizi.
|