Urrezko ezteiak
Treku, Mattin (Mattin)
1
Agur adixkideak, ta ongi etorri
Barkamendu galdatzen, dautzuet orori
Ohore egiteko, aita ta amari
Kantatu nahi ditut, zenbait pertsu berri.
2
Zoinek ez ditu maite, bere burrasoak
Haurrentzat horrenbeste in duten gaixoak
Halere lagundu tu zerutik Jeinkoak
Egin ahal detzaten, eztai urrezkoak.
3
Dotzena erdi bat haur mundurat emana
Horrek kontsolatzen tu aita eta ama
Bizitzeko joanak, herrietan barna
Halere bozik jiten gira zuen gana.
4
Neke ta lana frango, egin ta ondoan
Zoriontsu zirezte, guzien buruan
Iloba ttiki hoiek, men inguruan
Gauza ederragorik, ote da munduan.
5
Elgarrekin bizirik, berroita hamar urte
Ezkont-berrian bezain, oino elgar maite
Gaurko gazte zenbaitek, beha balezate
Etsenplu hartzekoa, segur, balukete.
6
Gauza onenak ere, badu akabantza
Huna azken agurra, orai guzientza
Jaunari galdeginez, aita'ama onentza
Oraino ahantz detzan, zenbait urterentza.