Mattinek pilotaz
Treku, Mattin (Mattin)
1
Pertsu kantatzen hastera noa pilotarien gainean
Sujeta baten beira, nindagon joan deneko aspaldian.
Lau gizon direnean
Plaza baten erdian
Galtza churitan abian
Lanean,
Libertimendu ederragorik ez da guretzat munduan.
2
Zango ta basa, buru ta begi, belaunak eta gerriak,
Zalhuak eta hazkarrak izan behar tu pilotariak.
Batzuek aintzinetik,
Bota eta airetik...
Bertzeak gibelariak,
Handiak;
Partida batian ikusten dira bakotcharen negurriak.
3
Berri-berritan entzunak ditut gizon batzuen erranak,
Etchemendi ta Haran direla gibeleko hoberenak.
Zango eta begiak,
Beso izigarriak...
Gaur hoiek dituzte famak
Onenak...
Harambillet ta Agerrek oino emanen dazkote lanak.
4
Harambillet ta Agerri ditut zorionak desiratzen,
Hoiek bezala jokoa ez du edozoinek begiratzen.
Hogoi bat urthe pasan
Trinketan ta plazan
Ikusten dira jokatzen,
Finkatzen...
Oraiko gazte gutichko oraino hoitarat heltzen.
5
Ene eskerrak Vivier, Laduche, Garmendia ta Dongaitzi.
Zugazti eta gainerakoak, Mattinen partez goraintzi.
Zonbaif izen famatu
Ez baditut aiphatu,
Orhoit eskasez ditut utzi,
Akantz...
Gaichtakeriaz ez dut egin ta, ez othoi nihori gaitzi!
6
Baratze bati konparatzen dut nik Eskual-herri guzia
Lur eder huntan eraina dago pilotarien hazia.
Zahar eta gaztiak,
Orhoit gaiten guziak
Jainkoari galdatzia
Grazia,
Baratz' eder hau begira gaitzan lore hoietaz jauntzia.
7
Gure lur hautan arrotza frango askotan igaiten dira.
Choraturikan ere egoiten plazara doan jendia
Ikusiz plekariak
Nihun pare gabiak
Oro oihuz hasten dia,
Egia...
Gora pilota joko ederra, ta gora Eskual-Herria.