Hainbertze ibiliak biak herriz herri
Treku, Mattin (Mattin)
1
Hainbertze ibiliak biak herriz herri
Azken agurra egin behar Xalbadorri
Jauna zure aintzinean nehor ez da garbi
Zerua ikus dezan egiozu argi.
2
Bazuen amodio, bazuen bertute
Jainkoaren legea nahi ongi bete
Aingeruek arima ereman diote
Agur agur Xalbador eta ikus arte.