Bazkoak
Treku, Mattin-Irigaray
- Mattin:
Andreari minak ematen ditu senar zu bezalakoak
Zure ustean azkarra bainan fede-lanean flakoak
Atsegin nuke egin balitza nere senarrak bazkoak
Menturaz biak betan inen tu aurtengoak eta iazkoak.
- Irigaray:
Nere andreak huna nun nauen bat batean kondenatzen
Bazkoen egitea horrek nai zuela orai artio ez nuen pentsatzen
Bainan zuek gaur ez ruzue hau ikuseta asmatzen
Hamar beneitanok baino gehiago duala hunekin pairatzen.
- Mattin:
Zoritxarrean egin nuen nik hauxe senartzat hartzea
Irriskatzen dut hunekin biziz zerua ere galtzea
Bainan emazteak badaki gero zer den ongi sofritzea
Salbatzekotan nihauk in behar bientzat penitentzia.
- Irigaray:
Nere andreak hementxe nauka beti bere meneko
Hauxe holako zagoela nik batere'z nuen pentsatuko
Jaun zerukoa beharrik hor dut hunen erakusteko
Landare txarra zelakotz hau etzuen laundu haunditzeko.
- Mattin:
Nik senarrari konberti dadin egiten diot galdea
Orai arteko galde guzia guzia izatu da debaldea
Saindutasuna beiratu nahiz maitatzen du igandea
Saindu litake ostatuetan balitz hunen aldarea.
- Irigaray:
Nere andreak hau nahi duela huntan ez dago dudarik
Bainan bazkoak eginen ditut ez otoitzen beldurrik
Jaun erretora abisatu det aspaldi huntan badaki
Niz bazkoak eginen tuala atsoa joaiten denean ondotik.
- Mattin:
Pazientzia frango hartu dut senarraikin orai arte
Eta gehiago hartzen banu're neretzat ez laike kalte
Gisa hortako krixtaua bainan bihotzetik nuen maite
Zeruko Aita nere senarraz Bazko hautan orroit zaite.
- Irigaray:
Nere goqoak hau erran behar pentsatu-ta berdin fite
Nere andrea iņorant zela orai arte'z nuen uste
Mazte gaixoa bihotzez dautzut eta hemen kontsola zaite
Bazko eiteko aurtengoan oino ez delakotz Trinitate.