Idorroki olha
Topet, Pierre (Etxahun)
1
Idorroki olha Ziberuan da
Artzañ baliusik hara biltzen da.
Han gertatü izan da Etxahun gaizua,
Lagüner huntü bi kobla
Udüritürik ezi merexi ziela.
2
Kharrikiri-borda edo «Sans quartier»,
Ai! zer lagüna hura atzin lo egile!
Bezera gaiti da olh' aizulat ere,
Bihamanian jiten nahasterik gabe,
Ardien berheztera beitü herabe.
3
Kharriki-bordak astia igaran,
Bere pastetxa dizü bestek eginik jan;
Harek ekharri hurik eztü edan,
Ez eta ez egürrik ezarri süian,
Hargatik izan düzü bi egünez artzañ.
4
Kharrikiribordak zer zian egiten,
Ardiak zeitzenian bestek berhezten?
Juan eta salduan zietzün sartzen,
Berak aldiz olhalat laster egiten,
Haren lagün zena ordian laket zen.
5
Artzañ egon zenian herabereki
Arhanka juan züzün zakiareki;
Arhan sobera janik tripe sorterazi,
Gero etzatekian ardier jarraiki,
Gai hartan hirur hogei zütian ments ützi.
6
Etxahunek diro erran Garayiri:
«Ardien berheztera habil ordin hi»!
Harek ez-ezagützen berarenak kasi!
Berak behar ükhen tü berhez-erazi
Olha aizoko bati kobla hunt sari.
7
Etxahun gaizua hik aztüra bethi
Bortian heltzekua lagün huneki!
Bazian hamar urthe edo hamabi
Ehintzala bortian izan orai baizi
Bena büilta baten haie aserazi.
8
Adio Lixagorri edo Idorroki!
Enaizi ekusio haboro jagoiti.
Dibortza egin dizüt emaztiareki
Oral egin nahi diat borthia hireki
Otsuak janen deitzat ardiak ene gati.