Abraham Lincoln Brigadako Beteranoentzat
Taggard, Genevieve
ez zekitela espainolez
hasieran, ez eta gerlaren/
arteaz ezer ere
hasieran:
nola tiratu, nola oldartu/
nola erretiratu
nola hil, nola aurkitu heri-/
otza
hasieran.
Esan itxura penagarria zutela
murmurikatuz eta estemi-/
nak hartuaz,
hitz lakarraz eta begitarte/
latzaz. Esan
gazteak zirela;
trintxeretan ezkibelak, oli-/
boen maldetan hildakoak
danok gazte. Eta meheak,/
eriak eta hautsiak,
itxuak, hospitaletan, danok/
gazte.
Haiei buruz esan gazteak /
zirela, gauza handirik ez ze-/
kitela,
gizonak zirela. Esan guzti/
hori: egia da. Esazue orain/
ere
jakintsuak, handikiak,/
aberatsak, zaharrak
eta gizon eragileak
lanpeturik ziren bitartean
mokokatzen, saltzen, trai-/
zionatzen, elkar ulertzen, /
amorematen,
ileak lautan irekitzen,
artikulu txarrak idazten, /
prentsa txarrean izenpetzen,
lege txarrak onhartzen,
sobornatzen, txantaje egitan,
negarkatzen, zabartzen, ur-/
tzen, -berek
jakin zutela eta egin zutela
ulertu zutela eta hil zutela.
Edo, ez hiltzekotan, etxe-
ratu ziren pakea ez den
pake batetara. Haiei buruz/
esan
dagoeneko gazteak ez dire-/
la, eta ez dituztela inoiz ikasi
pakearen maltzurkeriak eta/
arteak, beldurraren engai-/
nua den pake hau;
eta zekitena badakite
eta egiten ausartu zirena/
badagite.