ĄIll da maisuba!
S.B.Z.
Donostitik gu gana, isillik, erikoi,
Ay triste bat da jasten:
Misteriozko oju orren arrazoi
Iņork ez daki ematen.
Eliz gaņeko eskillak, aldiz, dolorez
Ematen du golpea,
Aizea bera dator penen podorez
Malko tristez betea!
Eriyozko otsa da toņu tristean
Eta negargarrian...
Zer gertatzen da bada itsas aldean,
Donostiyako errian?
Galdezazute, mendi, zelai, basoan,
Layak utsi ta ondoren,
Langilleak kontentu echerakoan,
Zer kantatutzen duen.
Zer kant, soņu pozgarri, Ąay! datorkiyon
Urrun bizi danari;
Zerekin loarrarasi egiten diyon
Amak umechoari.
Arrantzaleak itsas falsoan ariņ,
Ekaitzak daramala,
Nolatan aztutzen dan kanta batekiņ
Illtzera dijoala.
Juntatzen diranean eliz santuan
Aideak eta arrotzak,
Nork alchatzen dituen kantu gozuan
Jauna gana biyotzak.
Galdezazu urrutiko erri oyetan,
Iberiya zar ura
Nola pizten dijoan bere kantetan
Berriotik mundura.
Azkenez... Agertzazu, zuk, Donostiya,
Zure gaurko lutuba...
Ez, ez, itz batek diyo. ĄAh! bai, guziya.
Ill da, ill da Maisuba!