Ahuchkiko ura
Sorhouet, Maurice (M.S.)
1
Adina-juhan eta tontotzen gorphutza:
Urtheko nekhadurak senditurik untsa.
Hola lanian artzeaz nintzelakotz lotsa,
Ahuchkin egina dut bi astez egoitza.
2
Ibiltzen diren lauek berri onak emanik
Urthe guziez heiek jinez gazteturik,
Ene, familia eta, lan guziak utzirik,
Esperantzaz bethia partitu etchetik.
3
Hunat helduz geroztik, bada segur lagun,
Izana gatik auzo guzietarik urrun:
Gabriella frikuan, Maritchu zerbitzun,
Egun hoberik ez da iragaiten nihun.
4
Ene lagun bat ona, Hazpandar apheza,
Chuberoko gain huntan ni bezein manecha...
Chechiliren kaperan eman-eta meza,
Ithurrirat goazi garbitzerat bertza.
5
Jadanik ezagun da ur hotch hunen lana:
Basoz edaten dugu berdin hogoi bat-na;
Barnea ezartzen du garbiturik dena:
Ez da ttipituz juanen ur horren omena!
6
Atzo ethorri zauku jaun lerden ederra,
Ofizioz mediku, bera Ortestarra...
Ithurrian egin dauku guzier aithorra,
Aspaldian bazuela ur hunen beharra.
7
Hogoi bat urthe huntan medikuntzan ari.
Eriak igortzen tu botikariueri.
Bainan bera senditzen delarikan eri,
Bisita bat eiten du bethi Ahuchkiri.
8
Akhabatzen dut orai emanez abisu:
Mediku abil huntan har denek etsenplu:
Zerbeit ez dela juhan delarik senditu,
Ahuchkirat jiteko ukhan aski zentzu!