Jaiotz oroimenez
Paulin
Egun onetan soiñulariak
ba-dau zergaitik alaitu,
nai aiña gizon inguruetan
bana banako kementsu;
guztiak, gogoz, etorri dira,
iñortxo bere ez berandu,
egun oneri txera egiten
saiatu dira arduratsu.
Soiñuak soiñu bakoitzak dauka
bere abilidadea,
erti kontuan aurreratuak
guztiak bai omen dira;
do, la, si, do, do, re, do, do, si,
si, sol, la, si, re, do, si, la,
kantu kantari agur, aiskide,
urte askoan sol, mi, fa.
Geroz ondoren, buru lanean
ardura barri bidetik,
erri bizitzak eskatzen daunez
zintzoki abiaturik;
gizon almenak bide orretan
guztiak, pozez, itzirik,
lur onen gaiñez ez dau egiten
eginbearra besterik.
Arantza zarrak ba-dira emen,
illuntasunak ez gitxi,
argiak argi egin bear dau,
berandu eiten ez itxi;
sasiak zartu baiño lenago
bearko doguz iñausi,
gure gizadi ez dedin galdu
oraintxe jokatu bizi.
|