Euskal Erriko landan
Solozabal, Paulin
"Euskal Erriko landan
lora bat agertu zan
olermen gartsuaz.
Landa abestu eban
urretxindor gisara
eniko kutsuaz.
"Lauaxeta" izen-goiti
erabilli zenduan,
olerki kantari.
Jakituria ederra,
norbere erri bizia
jatzun su-janari.
"Erriari abestu
zeuntsan eder-miņean
landa barrenetan.
Erriak artu eutzun
irakatsi barria
maitasun garretan.
Euskal izkuntza zarra
ederrez jantzi zendun
gure pozerako,
poz aundiena izanen
zuregoramen eta
euskal errirako.
"Maite zendun erria
goratu zendun itzez,
gogoz, maitasunez,
ta zu iņork ez xaitu
oroitu ta gorotzen
esker txar okerrez...!
|