inprimatu
Yñauteriyak
Izenburua:
Yñauteriyak
Sinadura:
Shordo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Shordo

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
181.zk.
Orrialdea:
3

Yñauteriyak

 

Shordo

 

 Sasoi onetan gorputza choro

 jartzen zayo gazteari,

 lanak utzirik, dibortziyua

 besterik ez da ageri;

 zerenak, dantzak, musorro soñu,

 jolaz, igortzi ugari.

 aserre, bultzak, neke ta bu la

 eta tripa guri guri.

 

 Mutill geyenak neskas jantzi nai

 ¡bañan zer neska traketzak,

 abanikuen ordez eskuan

 eskoba edo erratzak;

 iñoren gonak petraldu eta

 arra-betian lakatzak

 eta gonaren azpitik krakas

 bestiak ageri galtzak!

 

 Ala berian neskak gizonen

 galtzarekin dira jasten,

 igortzi bultza eta ojuka

 lagunari dira asten;

 esku batekin musorroari

 beti diyotela eusten,

 bildur bildurraz batak bestia

 ez dute albada usten.

 

 Arrantzaliek kulubiza ta

 sesto sare ta zokakiñ.

 galtza-zira zaz, amu pilla ta

 mokollo edarrarekiñ,

 iriyen aurrez belaunka jarri

 eskuan eskobarekiñ,

 andik puntura sagardoteira

 chunbo aundi enbatekin.

 

 Gorputza oso ondaturikan

 zikin ta lo faltarekin,

 azkenerako chi okertuak,

 gelditzen dira penakin;

 bestiak berriz zurrutak jota

 buruko minakiñ,

 orla bukatzen dute gaztiak

 beti iñauteriyakin.

 

 Nekiarekin asko chartzen du

 gizonaren osasuna,

 baita ere du berak sentitzen

 biyotzez damutasuna;

 musorro gabe igualekua

 da beste paketasuna,

 gañera zintzo ibildurikan

 barrengo lasaitasuna.

 


inprimatu