¡Iso!
Selgas, Jose
I.
Aingerucho bat ederra daukat:
¡Ezpañak dauzka gorri-gorriyak!
Urrezkoa du ille, biguna;
Beltzak, chit beltzak ditu begiyak.
Seask-ondoan, ikusten nago
Lotan arpegi gozarozkoa,
Azuzena dan beziñ churiya,
Asbera baño, bigunagoa.
Animak dizdiz egiten dio
Aingeruari arpegichoan,
Larros-moteak egiten duen
Eran, edontzi leyarrezkoan.
¡Atozte! lotan begira nola
Dagon egiñaz farre gozoak.
¡Atozte! baña, kontuz, isillik:
Esnatuko du zuen mintzoak.
II.
¡Begira zeñen poliki duen
Erdidikitzen ao chikiya!
Lo dagon guzti-guztiyan dauka
Bere ezpañetan farre-irriya.
Urte bat baizik ez du oraindik.
Ez eman musu... lo dagonean,
Bada miñ balu bezela, negar
Egiten digu esnatutzean.
Neroni naiz ¡bai! argan ikusten,
Noiz dagon lo begiratzean.
Artizar baten eran, agertzen
Zait bizitzako gau illunean.
¡Ai aur ederra! ¡zer zori dezu
Izango mundu doakabean!
¡Ez arren! ainbat mugi seaska...
Esnatuko da mugitutzean.
III.
Aingeru bat da, amak nai ainbeste
Edertasunez bete-betea;
¡Aiñ farretsua du arpegiya!
¡Añ zerukoiya begiratzea!
¿Zer det sentitzen larros-ederdun
Bere arpegira begiratzean?...
Zeruetatik deserritako
Anima bat da ¡bai! mundu bean.
¡Kontu! ez arren agitz mintzatu;
Lo dagon aurra bildurtuko da.
¡Ametsetan da! ¡o! ¿zer ote du?...
¡Iso! bestela esnatuko da.