Artisteak eta malkoak
Selgas
I.
Mendi-gañetik
Egun-sentiya,
Dator zabaltzen
Poza t' argiya;
Aizea dabill alai
Osto-tartean,
Eta saltoka ura
Makalen itzalean.
Loreak ditu
Zabal orriyak,
Zutik kopeta
Ikusgarriyak,
Eta intzaren
Tanto garbiyak,
¡O! Dirudite koroi eder ta
Dizdizariyak.
II.
Arratsaldea
Bukatutzen da;
Zeruko argiya
Chit itzaltzen da:
Oyuskatzen du aizeak
Osto-tartean,
Negar egiten urak
Arri gañean.
Ichirik daude
Lore-orriyak,
Chit makur bere
Kopet alaiyak;
Eta gañean
Dituzten intz-tantoak
Dirudite penadun
Baten negar-malkoak.
III.
Lore politen orri dizdizariyak
Edertzen dituzten intz-tanto garbiyak,
Dirade lur tristeko zorionen antzean,
Artiste goizaldean,
Malko arratsaldean.
|