Eskalduna
Saratar bat
Eskaldun seme dena bedi alegera!
Ikhusi dut bet-betan (oi zein den ederra!
Ez amexetan, ez amexetan, nintzen atzarria)
Arbola bat harrokan ederki jarria.
Zer haiz bada, arbola? orai mintza hadi
Harrokatik begira hagoena guri
-Ni nauk Eskaldun, ni nauk Eskaldun bai aspaldikoa,
Egundaino haizkorak ezin-hauxizkoa.
Nahi duenak jakin noizkoa ni naizen,
Bilha beza harrokan erroak non diren.
Baliatu zait, baliatu zait barnasko baitziren,
Orai bertzenaz bizi ez nitzan izanen.
Ikhusi-tut armadak heldu Erromatik,
Ene hosto ederra handik ikhusirik.
Athera nahi, athera nahi ninduten errotik;
Ezin khendu zautaten zenbait adar baizik.
Pikatu badarautet nonbaitik adarra,
Azpian atzeman-tut, entzun dut nigarra:
"Eskaldunaren, Eskaldunaren adarren dorphea!
Zek nau ekharrarazi ni heyen azpiratu
Doidoya ene minak zazin sendatzera,
Huna non agertzen den Erdaldun jendea
Ibaikar yausten, ibaika yausten ene hondatzera;
Guti zakien zer zen Eskaldun arbola!
Heldu zaizkit gainera tiroinak borthitzik,
Berekilan ni nahiz eraman hemendik.
Bai iharrosi, bai iharrosi, bainan nago chutik;
Gau ziren, eta nago errege bakhurrik!
Bakean nagoela orduz geroztikan
Amesten duk menturaz, haurra, hire baithan:
Exai handia, ezai bakharra munduan Karloman
Ni ere nahiko nau garhaitu guduan.
Karlomanen kapitain, Errolan handia,
Harek zuen beretu ja mundu guzia.
Bethor Karloman, bedhor Errolan, ez naiz aurdikia;
Dugun ikhus norena daiteken hauzia,
Turunta soinuz huna non tudan guziak,
Izitzen dituztela hegastinak berak.
Zaldi zuriak, zaldi gorriak, zer gizou hazkarrak!
Nola detzazke garhait Eskaldun arbolak?
Haizkorez harmatuak, denak lotzen zaizkit;
Bertzen ezin bertzean, Errolan azkenik
Lotzen zait bainan, lotzen zait bainan etzuen ahalik....
Jo nuen errekara harroken gainetik.
Huna orai non naizen, orai lenhengoa;
Lorerik ez dut bainan sendo dut erroa.
Ez naiz ihartu, ez ihartuko, segur dut bizia,
Ez badautet azpian zelhaitzen mendia.
-Eskaldunak, geroztik gaiten alegera!
Kanta berria dugun denek kanta gura:
Biba Eskaldun, biba Eskaldun arraza hazkharra!
Biba mendi gainean Eskaldun arbola!