inprimatu
Euskara eta kirolak
Izenburua:
Euskara eta kirolak
Sinadura:
Sarasua, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sarasua, Jon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
937.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskara eta kirolak

 

Sarasua, Jon

 

 Bertso batzuk kirol ta

 euskerarentzako

 ta ez alperrikako

 alabantzarako

 iritzi bat jakin nahi

 duanarentzako

 azaldu nahi nuke zer

 diran neretzako

 hamasei urtetako

 mutil batentzako

 

 Mundu hontan gabiltzar

 gizakume denak

 zerbaitekin beteta

 dauzkagu barrenak

 kirola ta euskera

 dira nere senak

 nere izaeraren

 barnean daudenak

 nere izpiritua

 osatzen dutenak

 

 Euskera dago nere

 izaerarekin

 nere jaiotzatikan

 euskeraz det egin

 ta bera gordetzeko

 saiatu alegin

 euskeraz pentsatzen det

 euskeraz hitzegin

 hargatik ez diot nahi

 sekula utsegin

 

 Nik kirolarekiko

 dedan maitasunez

 ohartuko zerate

 bertsoak entzunez

 nahiz hontan betea ez

 izan gaitasunez

 betetzen digunez

 gorputza berriz sasoiz

 eta osasunez

 

 Obe dugu kirolak

 egiten hastea

 honen helburua ez

 da irabaztea

 berdiņa egitera

 bultzatuz bestea

 gure kultura zein dan

 adieraztea

 

 Arrazoi bat, gazteok

 kirolzaletzeko

 gaztedia geldirik

 gaur ez usteltzeko

 aurreko bizitzari

 gustura heltzeko

 lagungarri bat baita

 fruitua heltzeko

 ta gizon izatera

 jolastuz heltzeko

 

 Euskera degu gure

 kulturaren funtsa

 eta kirola berriz

 lantzeko gorputza

 ta hauek biak igo

 ditezen gorputza

 beharreko da batak

 besteari bultza

 biok behar bait dute

 elkarren laguntza

 

 Euskera ta kirola

 daudela lotuta

 biak daude kultura

 arrotzak nahastuta

 erderak ta fubolak

 dute zapalduta

 bakoitzak gaur arazo

 berdiņak ditu ta

 gora irten daitezke

 elkar lagunduta

 

 Euskera ta kirola

 daude elbarriak

 pasa behar dituzte

 momentu larriak

 hau konpondu beharra

 du Euskalerriak

 hauek bait dira gure

 ezagugarriak

 gure sustraiak eta

 gure oinarriak

 

 Gauza bat dala eta

 daukat atsekabe

 euskera ta kirola

 dabiltzala grabe

 daude atzerritako

 kulturen mirabe

 izan gaitezen gure

 buruaren jabe

 dauzkagun ondasunak

 galtzen utzi gabe

 


inprimatu