Era hortako desengaņoa hemen gertatzen da usu
Sarasua, Jon
1
Era hortako desengaņoa hemen gertatzen da usu
Nere fameli eta lagunak harritu egin gaitutzu
Hau konpontzeko barkazioak eskatu gura ditutzu
Ez gaixo eta ez musu (bis)
Merkatuaren lege zorrotzak menderatu baitzatu zu
Nik maitasuna eskeini nizun ta zuk saldu egin duzu.
2
Ilusioa egin da neukan gure eskontzako planez
Barruan neukan ilusioa zoriontsu naiz esanez
Ta oral nabil karga astun hau ia ezin eramanez
Iraultzeko ere lanez (bis)
Albo batera utzi bainauzu borondaterik txarrenez
Inportantea izango zara bainan zoriontsua ez.
3
Maitasunari egiten nion nik otoitz eta gorezpen
Baina une hontan hasi behar dut zerutik lurrera jesten
Lehen ez nekian holako gauzak nola gertatu zitezken
Hartu ditut milla ezten
Ta nola neri pasa zaidana kasualidadea ez den
Kosta behar zait hemendik aurre maitasunean sinesten.