inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Sarasua, Jon - Beitia, Jose Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beitia, Jose Ramon
Sarasua, Jon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
966.zk.
Orrialdea:
28

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Sarasua, Ion - Beitia, Jose Ramon

 

 S.

 

 Nere gainean pixa hasi da

 azkeneraino mantendu,

 kulturarikan ez dadukanak

 beti hori egiten du,

 esaten dizut: garbia izan,

 nere gainetikan kendu,

 ez al litzake hobe alboko

 arbolan e(g)ingo bazendu.

 

 B.

 

 Apotzagako tontor honetan

 etorrita zaude lota,

 baina txakurra abila data

 ez uste dagonik jota,

 pixa nik zuri egin dizut ba

 ezkerreko hanka jasota,

 gutxienean litro pare bate.

 aurpegira dizut bota.

 

 S.

 

 Egia esan ez nabil hartzen

 ni beste munduko minik,

 baina baita (e)re pixa eginda

 ez dut hartzen atseginik,

 esango dizut zu bazabiltza

 toki bilatu ezinik,

 mundu zikin ta zerri honetan

 badaukazu non eginik.

 

 B.

 

 Esan didazu ni nabilela

 nazkagarri ta itsusi,

 baina lan hortan beti izan naiz

 abila eta berezi,

 leno txakurrik holako(r)ik e(g)iten

 zuk ez al duzu ikusi,

 egun erdia lotan dagonak

 gutxi(ag)o ez du merezi.

 

 S.

 

 Oraindik nereganako burla

 badaukazu mingainean,

 eta gainera zuk pixa egin

 didazula tamainean,

 mundu honetan gizon gaiztoak

 badira modu onean,

 egitekotan egin ezazu

 gizon horien gainean.

 

 B.

 

 Nik pixa zuri e(g)in dizut baina

 hau ez da zure galera,

 lo egiten zu egunez zertan

 zatoz Apotza gainera,

 isiltzen ez bazera berriz txistua

 egingo dizut atera,

 baldin logure baldin bazaude

 joan hemendik etxera.

 


inprimatu