Pernando Amezketarrari
Sarasola, Juan Jose
1
Nere jakinduriya
agertzera nua,
eskasegiya dala
daukat damua,
aurrekuen sustraitik
artu det planua,
Pernando Amezketarra
zanaren doņua,
ill zan gizon ua,
pasa da urte mua
iltz dun umanua
koplari sanua,
euzkeraren aldeko,
gipuzkoanua.
2
Milla ta bederatzireunda
ogeita laugarren,
Uztaren amairua
ondo zetorren,
Zentenariyo pestak
luze izan arren
aurten bukatzen dira;
urte bete barren,
euskaldunak emen
beida nola gauden,
zer edo zer aitormen,
eman biar nuen,
lengo oitura dana
galdu baņo len.
3
Artzairik abillena
Amezketakua,
estadu geyenetan
neurtutakua,
beste bat bizi balitz:
orain alakua,
guk degu motibua
lagundutzekua,
aren manejua
ez nola, naikua,
naiz boza bajua
bezuen tajua;
nun nai ez ta billatzen
orrelakua.
4
Txiste aundiyak ditu
Pernando guriak,
erakutsi zituen
abillidadiak,
inguratu zitiaizkan
itz larri trebiak,
abogaduak eta
prokuradoriak,
prueba dotoriak
daude ateriak,
eskola gabiak
arrazoi obiak,
nun naitik bazituen
adiskidiak.
5
Juez batek etzuen
bildurtzen izketan.
seguru zegolako
bere ustetan,
amar seme-alaba
azirik gaztetan,
alta abillagorik
etzan Amezketan,
periyan askolan,
noizik bein festetan,
etxian espetan
andria kesketan,
zein ez gera erortzen
orrenbestetan?
6
Etxian paketsua
izanagatikan,
estimaziyo asko
tabernatikan,
plazan ere itxuraz
bertsuetatikan,
gusto eman da joan zan
mundu onetatikan
erri batetikan
Amezketatikan
ta Azkotatikan:
kanpuetatikan,
arren bentajak dira
aspalditatikan.
7
Abogadu abill bat
bazan Alegriyan,
ustez artakuena
Euskal-erriyan,
beste jakintsu batek
bere errabiyan,
Pernando bialdua
zuen esariyan,
bere istoriyan
sayatu zeriyan,
triste irudiyan
ala zirudiyan,
galdiak egin zizkan
inbusteriyan.
8
Pernandok artzekuak
zeuzkala esan ziyon,
ta zorrak eske nola
ari zaizkiyon,
besterenak aguro
barkatu zizkiyon,
baņan ontza bat urre
beria jo ziyon,
an eman baziyon
ondo zerizkiyon
arizayak sor ziyon
bakarra zor ziyon
ortzak erakutsita
alde egin ziyon.
9
Abogaduak pena,
debalde utziya,
berak besterengatik
erakutsiya,
aguro bukatuta
orduko ausentziya,
arrazoya galtzia
zan penitentziya,
oyen potentziya
talentuz jantziya,
itzezko trantziya
ta abertentziya,
pobriak garbiyena
kontzientziya.
10
Pernando mezetara
jayero juaten zan,
elizaren kontrako
gizona etzan,
sazerdote jaunakin
igual juntatutzen zan,
tertuliyak egiten
parrezko noblezan,
naiz bizi pobrezan,
alegre obe zan,
gertaera zer zan
bear nuke esan.
Euskal erri guziyak
sinistu dezan.
11
Praile bat joan zitzaion
galde egitera,
illargiraņo zenbat
bire ote da,
garronduari aska
orduko tankera,
egin ziyon bildurrak
zegoen papera,
goraņo joatera
bastante neke da,
dudatutzen gera
baņon aundik bera,
beriala kontua
ziyon atera.
12
-Bedorri jarko balitz
illargiyan bertan
ordu laurden bateko
biria bueltan,
amabiyak laurdena
gutxiyagoetan,
zuzen abiyatu eta,
minutu oyetan,
zer modu goyetan,
leku argiyetan,
eguardiyetan
sabela diyetan,
bikariyoen mayan
amabiyetan.
13
Artaldia gizentzen
besteren sorotik,
gustatzen zitzayola
oso gogotik,
esan biar aundiya
jendiaren aotik,
pamiliya mantendu
nai bazuen ortik
berdura onetik,
naiz besterenetik,
ardiyak nun naitik
erosuenetik,
muturra luzatzen du
askorenetik.
14
Erriyak etzuela
ortaraņo kalte
gizon entendituak
esan dirate,
orren gaiztakeriya
zer zan solamente,
apenas egin zuen
auzorik kulpante
orain ere parte
jauntxuak daukate,
apaiz ta alkate
pranko borondate,
estatua egin nai
omen diyote.
15
Gure itzak ez dezala
arren ofenditu,
istoriya guziyak
ez dira aitu,
geyago badakizkit
jarriko banitu,
ola batian ezin
litezke kabitu,
biyotza ikuitu,
animoz kupitu,
jainkuari deitu
ez dezan sufritu,
Pater noster batzuek
merezi ditu.
16
Eun da bat ur
Pernando ill zala,
berrogeita emeretzi
iya zeuzkala,
Uztaren bederatziyan
mundutik juan-zala,
ezagun guziyentzat
lutuko itzala,
nola zan leyala
itz dun serbitzala,
zelebria zala
diyoten bezela,
Jaunak bere gloriyan
euki dezala.
|