Orain gertatzen dana
Sarasola, Juan Jose
1
Gauzak obligatzen nau
Bertsuak jartzera
banua, gramatika
irakurtzera
alkar serbidezagun
kristaben antzera
bestela datorkigu
anima galtzera,
pakia sortzera
ez egon atzera
zerbait laguntzera
sayatu ontzera
ibillera gaxtuan
griña kentzera.
2
Oraiñ ogeita bost
urte ziran asi
garbi esposatzia
nai galerazi
sanuak ez gaitezen
ortaraño jausi
tentaziyo txarretik
inzagun igesi
datorrena ekusi
famili eta guzi
aurrak ondo azi
ala du merezi
zarraren ejenpluan
obe da bizi.
3
Ogeita amar egun
ziran Abenduan
Donostiyan Junta bat
izan genduan
Ilbeltzaren amairuan;
gero urrenguan
milla ta beretzireunda
zazpigarren guan
batzuak lenguon
nai dute munduan
kariño senduan
alkarren onduan
ageriko da zenek
portatzen duan.
4
Zibillak ezkontzia
desio duanak
elizetara gabe
egin nai lanak,
notiziya izanzan
itxizeko danik,
oraindik eztu utzi
buru dagon Jaunak,
ain kontra juanak
zabarrak egonak
batez ere gonak
engañiyo onak
besterik gaixtu nai
oker dagonak.
5
Libertadeko Ekontza
nai duenak ekarri
protestante legia
lezake jarri
bat gustatzen bazayo
lenbiziyan erri
gero ibilliko da
mundu parragarri
burla egin ta korri
egindu sarri
amoriyoz urri
muratzeko larri
ekusten dira zenbait
istillu gorri.
6
Zerda gure arteko
biziyo geyena
aragiyaren gaitzak
dakar geyena
estranjero askori
gustatzen zayena
beren alde jartzia
luteke nayena
kontrako ayena
degu lasayena
izketa layena
arturik goyena
errespeto eskasa
dago oyena.
7
Kapa beltzaren kontra
asiyak ostera
lenguaje gaxtuak
erakustera
biurtu nai lirake
estadu tristera
amar diran lekuan
bajatu bostera
gaizki ekustera
galdurik euskera
ortako izkera
sarzagun auspera
portatzen eztuenik
iñor ez gera.
8
Eliza fundatu zan
San Pedro'ren gandik
artikulo eder bat
jakin det andik
geroztikako saltsak
esango det nundik
Kredua borratu nai
albalitz iñondik
eztago-ordenik
ala uste det nik
urte asko juanik
orrelako lanik,
ezin sinistatu det
galduko danik.
9
Batzuen arrokeriz
sortzen diran gauzak
luzimentu gutxi du
gure grandezak
galestiyak diala
pregoi eta mezak
eskritura debalde
aldute juezak?
pobre prestu esak
baju interesak
egiteko noblezak
modu alrebesak
geyena kausatzendu
sopritu ezak.
10
Ezkontza txarretatik
datozen nastiak
pamiliyako buru
alrrebestiak,
gurutziari eutxi
senarra mastiak
gu ilko gera bañon
badatoz bestiak
kontuz ajustiak
naiz asko kostiak
ez nere albistiak
arritu gaztiak
ez geyegi itxutu
mundu tristiak.
11
Beste estadukuak
ezkondu gabiak
jeniyo batzuetan
igualdariak
guziyok baditugu
geren findariak
bañon tiratzen gaitu
bakoitzak beriak,
nik ere neriak
badauzkat iriak
kunplitzen legiak
zein geran obiak
ezagutuko gaitu
gure Jabiak.
12
Diabruan mendian
jartzendan presuak
bizi modu geyenak
peligrosuak
¡ai! ibillera gaxto
lujuriyosuak
mintzen errazak dira
oraingo gozuak
aritu kasuak
mirabe gaxuak
eta gurasuak
zabaldu besuak
Jaunak zuzendu izala
gure pausuak.
|