Kostako trumoyaren bertsuak
Sarasola, Juan Jose
1
Emeretzireun eta amalau
urte ziranian juanta,
Ogei gisaldi konpletatzeko
larogei eta sei falta,
Jesus jayo zan ezkerozkuak
asko dira lurrak jota
bizi geranak sentitzen degu
pertzekusiyo galanta.
2
Usasotikan trumoyak eta
mendi gabeko laņubak,
alkar jotzian asarretuta
egin dizkigun daņuak,
belarri danak gortutzeraņo
txori gastuen doņuak,
mundu guztiya ikaratzen du
ekusten eztan soņuak.
3
Aize guztiyak borrokatuta
ondoreneko ekaitza,
kaskabarrezko laņo mordua
dirudiyela arkaitza,
botatzen duben amenazua
samiņa eta zikoitza,
ankaz aurrera eramaten du
deskuidatzen, dan bakoitza.
4
Trumoi adar bat nabarbendu da
bendabaletik nortera,
bizi diranak gogoratzeko
larogei eta sei urtera,
beti gaņian nai gendukenak
lenago guaz lurpera,
semejantza bat tristiagorik
ez dator gure artera.
5
Destierroko balle tristera
zertara geran bialtzen,
juiziyuaren antza degunak
ez aldakigu igaltzen,
seme alabak nola gabiltza
arpegi illuna jartzen,
onbesterikan egin gabeko
aitaren biziya galtzen.
6
Iņork ekusten ez duena da
goitik datorren erdera,
lur ikara ta kanpo guziya,
izutzen duen dardara,
mundu ontako artzayak baņo
zintzuagua or bada,
ardi galduak biltzen dijua
bakoitzak bere bordara.
7
Trumoi soņuak baņo lenago
aurretik tximista argiņa,
kontu artzalle ona degula
au da seņale garbiya,
biyak batian abiyatuta
lendabiziko guardiya,
zertaraņo dan erakustera
bere miserikordiya.
8
Estranjeroko lur trikaratan
begira zer da pasatu,
ondo zeudenak galdu zituen,
lotan zeudenak esnatu,
kastigo ori zertarako dan
guk nola ondo juzgatu,
abillaguak arritzen dira
ezin dutela asmatu.
9
Pentsatzen gaude xinistaturik
ayetan zenbat kalte den,
gurutziaren siņali ori
gauza biarra ote den
derrepenteko argitasuna
jakiņik nola maite den,
estadu txarrik ekusi gake
egin dezagun aitaren.
10
Ixildu gabe dabillen orrek
badaukat nundik etena,
protestante ta juduak ere
errespetatzen dutena,
zeņek beria goguan artu
askok esan diratena,
ez algenduke fiyatu biar
guziyok jabe batena?
11
Gure odola sosegatzen da
denboraliak ontzera,
uda partian lasai oituak
neguan gatoz trantzera,
gauza guziyak zure eskutik
dabilkizuna nuntzera,
ipar garbiya bialdu zazu
oreya beltzak kentzera.
12
Kojuruaren kontra badira
zenbait tentaziyo klase,
egarri txarra sartu zitzaigun
oraindik ez, gera ase,
goibel triste au klaratu arte
egunak dijuaz luze,
Santa Barbara ora pro nobis
Jesus, Maria eta Jose.