Abiadoriak
Sarasola, Juan Joxe
1
Bertsuak paratzeko
Jarri naiz gayian,
Urte sasoyian
Milla ta beatzireun da
Ogeita seyian,
Igande arrats batez
Pensatzen oyian
Sartu ote niteken
Nere arrazoyian,
Airoplanuen lanak
Berritu nayian.
2
Milla ta zortzireun da
Berrógei ta bost an
Egin zaxi ajustian
Jakinduriz etzeudén'
Orain ainbestian,
Batzuek zardadian,
Bestiak gaztian,
Zentzu berdiñekoak
Zergatik ez dian,
Gizona juzgatzen da
Lanak ekustian.
3
Irurogei ta zazpi
Urte tenoreak
kunplitu gabiak
Esaten zigutenez
Lengo aguriak
Estados Unidos'ko
Abiadoriak
Munduan lenbiziko
Prueba ateriak.
Geroztik sortu dira
Sistema obiak.
4
Españiyan bezela
Reino bakoitzian,
Istillu latzian,
Lenengo asiera
Zuten arkaitzian,
Zabalera baño len
Eroritzen zian,
Nun nai ametitzeko
Moduan etzian,
¡Ai! ura naigabia
Ayen biyotzian.
5
Diotenez bizi da
Norteko partian,
Bere suertian
Asko sayatu zana
Koraje fuertian,
Guardasolaren forma
Lenengo urtian,
Gasolinarik etzan
Gastatzen artian,
Andik aurrerakua
Modu apartian.
6
Famak urrutikuak
Ziran oraindikan
Askoren gandikan
Esperantza aundiya
Zetozena andikan,
Inglaterran eta
Norteamerikan,
Rusiyan ta Turkian,
Gañera Afrikan,
¿Españiyan ez alda
Aman semerikan?
7
Damututa zeudenak
Berriz ere asi,
Ta eziñ galerazi,
Mekanikuen prueba
Guriak lenbizi,
Jeniyo berakuak,
Nerbiyuak bizi,
Egin biar zutela
Eten edo auzi,
Alemanira gabe
Etzuten ikasi.
8
Nunbait begira zegon
Infernuko Patxi
Oyen zerbait tatxi
Portatu gabe ezin
Famarik eratxi
Ogei metro altura
Ziranak iritxi,
Betik gora juan baño
Azkarrago jatxi,
Gero sendatu arte
Fundamentu gutxi
9
Orduko aitona zarrak
Goguan zer zuten
Zaudete entzuten
Ez dala zimendorik
Gabe erantzuten
Ayen bistan norbaitek
Miñ artzen bazuten
Parte gaistua zala
Ai ziran esaten
Gobernadore danak
Debekatu Zuten
10
Ogei ta amar urtian
Pakia zan ortik
Etzeguan bueltik
Berriz logratu zuten
Estranjeriyatik
Beljikatikan eta
Alemaniyatik
Pranzes, ta españolak
Ara juanagatik
Danak argitu ziran
Jakinduriyatik.
11
Beste adelantuak.
Gero ikasiyak
Naziyo guziyak
Batzuek egin arren
Buelta itsusiyak
Oroyan alturatik
Beraño jausiyak
Gizonak illak eta
Makinak ausiyak
Zeiñ eskarmentu du
Ori ekusiyak?
12
Palos'tik Afrikara
Lau gizon aidian
Leorran parian
Kortxosko lantxarekiñ
Juateko urtian
Urdintasuna goyen
Itsasua bian
Millaka kilometro
Pasiaz birian
Nunbait deskantsatuko
Altziran gabian.
13
Aitatik beratatik
Egundako lanak
Ez dira baldanak
Buenos Aires eraño
Leon dikan joanak
Oraiñ Españiyatik
Daude kanpeonak
Bizi diranarentzat
Portariyo onak
Larrutik pagatzen du
Deskuidatzen danak.
14
Negoziyo danetan
Itz birea sortzen
Zalla dago sartzen
Zergatik erozeñek
Ez du ondo artzen
Bañon jakinduriyak
Diranean neurtzen
Konduta duenari
Ez diyogu galtzen
Zepellinak aidira
Karga asko jartzen.
15
Txoritik fundatuta
Egindako moduak
Ustez seguruak
Beti nekatzen daude
Zenbaiten buruak.
Motor dobliak eta
Belazko eguak
Arranuak iltzera
Dijuaz globuak
Gero ta aparejo
Airosuaguak.
16
Aize utsezko pruebak
Omendira aurki
Len beziñ ederki
Esaten digutena
Goguan eduki
Espiriturik gabe
Alturaño jaiki
Sorginkeriya deitzen
Ez bazayo oiki
Zer ekusteko gauden
Jaungoikuak daki.
17
Paristik etorriyak
Beida ze eginduan
Gure inguruan
Ederki jostatu zan
Enaran moduan
Zaspi kanpana buelta
Eman eta onduan
Urpian sartu zala
Ekusi genduan
Geyago astarrenik
Ez dute munduan.
18
Donostiyako Kontxan
Bi gizon famoso
Asieran gozo
Azkenian ayetaz
Egin biet kaso.
Lenbizi ito zana
Billatu eta jaso
Bigarren aldiena
Galdua da oso;
Orainguak ez daude
Aren peligroso.
19
Usuaren antzera
Linietan para
Asko aldetara
Goitik guruzen dira
Leku danetara
Kolon-ek artutako
Ameriketara
Batzuek urrutira
Bestiak bertara
aya abereretsenak
Dijuaz ortara.
20
Or dabillenak ez du
Talenturik urri
Dabill gustagarri
Batzuetan lasai ta
Bestietan larri.
Titulo danak ondo
Elitezke neurri
Bañon prezisuenak
Nai nituen jarri.
Orra Juan Jose Lezok.
Ogei bertso berri.
|