Euskaltzaindiaren inkisizio garaia heldu zaigu
Santamaņenekoa
1
Euskaltzaindiak aspaldi hontan
hartu dituen bideak
batzuren ustez ederrak baina
ez dira arantza gabeak.
Joan den denbora ez hurrunean
denak ziren senideak
baina oraingo erabakiak
dirudite traidoreak:
kalte guzti hauk ekarri ditu
gurera "libertateak".
2
Orain artean euskaltzaleok
beti "jarrai eta ekin",
nahiz eta hortik sekula santan
ez hartu bat'e etekin.
Euskaltzaindia zen gure maisu
ta semeok aitarekin,
baina oraingoan susmoa daukat
bosten "feudoa" dela egin
eta bost horiek ea nor diren
nik gaur nahi nuke jakin.
3
Ni behar bada iņuzentea
naiz, baina beti goseak
holakoak gara gehientsuetan
Herri hontako baseak,
eta uste nuen soilik zeudela
atzerrian puta-etxeak
baina hamar urte pasa ondoren
datozkit adar jotzeak,
ta bat batean kentzen dituzte
Arantzazuko "H"ak.
4
"H" letraren puņalada hori
pixkatxo bat igaro da
baina denbora gutxi pasa-ta
hor dator bigarren lora.
Aginkeria aurretik dela
horik daude hor gustora
ta berehala dirudienez
egindakoa albora
ta Euskalduntze Batzorde osoa
Euskaltzainditik kanpora.
5
Alfabetatze ta Euskalduntze
taldeak urteetan zehar
Euskaltzaindiari emana dio
hainbat izen eta indar
eta Euskara Batua ere
honek egin du herritar,
baina lastertxo kanpora doa
han ez da gorririk behar,
behintzat oraintsu Juan San Martin-ek
egin du honela deihadar.
6
Filologo ona, ez da dudarik
langile paregabea
ta euskaltzale gehienon ustez
Euskaltzain dudagabea,
baina gorria, eta hori da
Euskaltzaindian grabea
ta Txillardegi ez dute sartu
hau duk txiste xelebrea,
baina txarrena jakitea nor den
hango Inkisidorea.
7
Inkisidore jaun hau daukagu
hemen maila txit altuan
nahiz eta azken urteetan euki
idatz makina mutuan;
lanak zuzendu hori egiten du
beti trono sakratuan
Euskaltzaindiko bilera askotan
haizea haren jarlekuan
eta hitzaldiak ematen ditu
sarri Erdara Batuan.
8
Batxillerreko katedrarako
laster dira examinak
eta programan, ene ustean
daude jaun horren usainak,
eta bere lau liburuetatik
hartuak dira hango oinak
ta froga denak dira euskaraz,
ez dira izango atseginak,
lau liburuak gaur daudelako
denak erdaraz eginak.
9
Txillardegiren lana ikusita
behar dugu txapela kendu
hori izan baita haren famaren
oinarri eta zimendu,
aldiz besteak nahi duena da
bere mitoa mantendu
ta horretarako Euskaltzaindiko
ateak ixtea agindu:
arrokeria ta iker-lana
ezin dira inoiz ezkondu.
10
Guk behar dugu Euskaltzaindian
gizonik onenak batu
ta baliozko pertsona denak
berehala etxeratu;
ongi aztertuz "personajeak"
zergatik diren famatu,
injustizia guzti hauekin
laster batetan bukatu
guk basekook gogor jokatu
eta MITOAK salatu.
11
Errongariko herrian,
sorginak errua baietz,
anka bat hautsi zitzaion
euskal-batzuren gaitzez.
Mitxelenaren buruan,
euskalduna zentza zaitez,
ez gaitezen inoiz fida
ka tuez eta apaizez.