Zuri on Antonio Arzak
Sanchez Cayetano
Ama euskera chit maite dezu
gaur zaudez bai bere buru,
zure biarra aspaldichoan
euskal erriyan badegu;
moldatzen zera oso egoki
ezer charrikan ezdezu
gure itzkuntza maite maitia
ongi eskribatzen dezu.
Nola bertzuan ala bestela
ongui zerade moldatzen,
zu paretzeko beste easkaldun bat
ez det iñondik topatzen;
nere gisara bestiak ere
ondo zaituzte ezantzen,
zu zeralako gure itzkuntza
arida oraiñ zabaltzen.