Zuri Okendo maitia
Sanchez, Cayetano
Oroimengarri ipiņi zera
Donostiyako erriyan,
zaleturikan egendu gera
ikusteko aspaldiyan;
Umant galanta ta jakintzua
paregabia guziyan
ezda beste bat su paretzeko
iguzkiyaren azpiyan.
Zure kondaira zabalduada
mundu guziyan aspaldi,
irakurtzian arriturikan
gelditzen dira amabi
arritutzia ezda milagro
zure kondai ederrari,
zerengatikan egiņazeran
azaiņ gogorrak ugari.
Mundu guziya oroitutzenda
zutzaz Okendo aundiya,
baņan munduan berastzitzen det
Ortarako Donostiya;
emen bertako semiazera
ez nago oso antziya,
urte azkocho isanagatik
kontuan nago jarriya.
Amaika aldiz gelditukoda
zuri begira jendia,
baita galdezko zeiņ otezeran
azko arituko dia;
bada orduan esango dute
bukatziarren galdia,
jaunchua dezu Okendo ona
Euskal-erriko semia.
Zure izena entzun utzekin
asiko dira ziņatzen,
audegu beaz gure Okendo
ez nuen ondo ezantzen;
baņan entzun det leku azkotan
guziyak dute famatzen,
bere denboran oso abilla
Okendo isan ementzen.
Agur Okendo Umant galanta
agur Okendo argiya,
ikusten zaitut oso zutikan
eta ederki jarriya;
famaz beterik zure meriyoz
arkitzen da Donostiya,
zu ikuztera arraz chit pozoz
badator erruz jendia.
|