Urbieta zanari oroitza
Sanchez Iruri, Cayetano
Erruki asko igaro arren
dago oraindik jasua,
kondaira eder bikañ bikaña.
erderaz eskribatua;
lurbironetan guchi bezela
biyotzetik maitatua,
Ernani-ya ko seme ospatsu
on bateri donkitua.
¡Euskal-erriyak chit gizon asko
dauzka oroimen jarrita,
berak jayo ziran tokiyak
talluntzarakin jantzita;
dira Okendo eta Churruka
Dujiol eta Urdaneta,
ala ikus gaur nai litzake
Ernani-ñe Urbieta.
Danak dakigu Urbieta zala
bizkorra ta gudariya;
korajetsua ezin geyago
gizon ikaragarriya;
amaikak bada anen eskuban
utzi bai zuten biziya,
bera bakarrik asko zenduben
ilzeko frantzez guziya.
Frantzezak gaurre orchen daukate
nsi ezluteken oroitza.
irakurtzian kondaira beti
artzen dutelarik lotsa;
aurre askocho juan dira bañan
eztatoz berriz onuntza.
Urbieta zanak bigaldu zitun
Ezpañiyatik aruntza.
¡O! Urbieta berak arrapatu
zuben atake batian.
Frantzeza-ren erregin bada
sarturik bala tartian;
jaunda burua ikusirikan
Española-ren mendian
danak igasi joan ziran eta
gelditu ere pakian.
Ernanik oju egin lezake
burua gora jasorik,
Urbieta zeintzan erakusteko
ezdaukalako lotsarik,
esanaz bada Euskal-erriyan
baldin badago gizonik,
onen talluntza plazan erdiyan
ipiñizazute zutik.