Uda-berriya
Irure, Cayetano S.
Uda-berriyan egun-sentiyan
pozkiro dira tsoriyak,
arbol gaņetan antolaturik
osto tartian kabiyak;
eta kantari ipintzen ditu
laiturik eguzkiyak,
pipi ta pipi nabaitzen dira
ari dirala guziyak.
Uda-berriyan apaņ ikusten
dira baratz ta soruak,
likort gozoak zabaldurikan
daudezela loretuak;
elurra egin balu bezela,
toki danak zurituak,
bai eta ere ostoz jantzirik
gerezi, sagar, basuak.
Eguzkiyaren printzai zerutik
alaitzen ditu tokiyak,
jarririk bada dizdiz egiņaz
non nai belartso buztiyak;
diruritela diamantiaz
danak gaņetik jantziyak,
erakitziyaz goizetik arratz
oso kolore biziyak.
Mitseletak loretik lorera
egoan jira eta bira,
uda-berriyan ordu danetan
asko ikusitzen dira;
etortzen dira ezdakit nondik
baratz, zelai, ta mendira,
urtero bada aurten bezela
bizi gaituzun errira.
Erroll tsikiyak mur mur eginaz
datoz chit bide luzian,
edo kantari goitikan beera
isildu gabe danian;
uda-beriyan jartzen dituzu
oyetik jaiki nayian,
egualdi onak pozturik bada
egon eziņik pakian.
Lurbironetan diran pistiyak
uda-berriya nai dute,
berak postutzen ditubelako
danak beti orain arte;
negn luzian nonbait gorderik
bizitzen dituzu triste,
orain bezela mendi gaņian
kantatutzen ez dizue.