Sagarchoko morroya
Irure, Cayetano S.
Amabi urte eche batian
morrontzan damaizkiyena,
oraindik ere chit sasoikua
ta lanian dakiyena;
nola laya ta achurrarekin
danetarako onena,
lur mamatzen gaņ gaņekua
berdiņikan ezdubena,
auda mutill bat auso gustiyan
chit asko maite dutena,
itz bat charrikan iņon aurrian
ez egiten eztubena,
aserrerikan lagun artian
zerdanik ezdakiyena,
baserri-eche morrontz tokiyan
dana gidatzen dubena.
Ichu ichuan artu lezake
nor dan galde gabetandik,
lur maniatzen ta ganaduak
zall da topatzen oberik;
oituba dago guchi bezela
bada oso chikitandik,
eta gaņera aņ da zintzua
ezdu erretiro charrik,
jaita astegun ezda ikusten
trabenetan au sarturik,
ezda orditzen asko bezela
ezdu maite edaririk,
egun-sentiko zelayan. da
ezdizu deitu biarrik,
goizetik arrats an adiko da
iserdiya azaldurik.
Gaur edo bigar eskontzen bada
eta baserriyan jarri,
zaituko diyo aldamenetik
onek artzen dubenari;
jardungo diyo goizetik arrats
kupirik gabe lanari,
esan bezela-oituba dago
badaki denaren berri,
bat baldiņ bada mundu onetan
eman azteko lurrari,
au da onena orain artian
esaten diyot danari,
egingo dizu bai echerako
biar aimezte janari,
pozaz emanaz biyotzetikan
aurcho ta emaztiari.
|