Otoitzak!
Irure, Cayetano S.
Jaun aundiyari errezo onak
Beti bezela egiñ ta,
Lezo aldera abiya nitzan
Egun-sentiyan jaikita;
Baztar guziyak alai topatu
Nitaben lorez jantzita,
Chori chikiyak pozaz kantari
Eguzkiya ikusita,
Ala bidian nijubalarik
Beste lan danak utzita,
Ermitacho bat an azaldu zan
Belarrakin eztali ta,
Aldarechoan Santa Barbara
Biar dan gisa jarrita,
Bildomena ta kandelak zeuzkan
Norbaitek ara ekarrita.
Ate aldera alako batez
Begiratu nubenian,
Neshka koshkor bat sartu-zan bada
Loriakin mantalian;
Eta galdetu niyon berari
Etorrizan ondorian,
Aingechua esan zairazu
Emen gauden bitartian,
¿Zertara onuntz amak bigaldu
Zaitu bakarrik bidian?
-Erantzun ziran itz eztiyetan
Gure euskera maitian,
Lore sort abek Santa Barbarai
Jarritzera aldarian,
Aurrera ere fede Santuban
Danok bizitu gaitian.
Orduban milagrozari bada
Joanik aurreko aldera,
Biyotzetikan ¡O! esan niyon
Nator errezatutzera;
Aspaldichotik ezaguturik
Euskal Erriko galera,
Eta atzentzen ari dalako
Gañera ere euskera;
Zure laguntza Santa nai degu
Erori gabe lurrera;
Leno bezela ikusi nai bai
Ditugulako ostera,
Antziñetako lege maitiak
Bestela galdubak gera,
¡Dabiltz-lako etsai gaiztubak
Sartu nairikan lurpera!
Etzait aztuko neri beñere
Añ goiz alaigarriyura,
Berriz azaltzen zalla dalako
Alakoshe bat mundura;
¡O! atsegiñ artu nubelako
Begiraturik zerura,
Danian urdiñ ikusirikan
Itsas zabalen modura,
Eguzkiyaren urrezko printzak
Irichirikan ondora,
Lore-illa zan uda-berriya
Izan nitzan egun ara,
Santa Barbara erregutzera
Bai Alza-ko ingurura,
Euskal-erriko lege maitiak
Igotziarren gaur gora.