Orra guzergeran
Sanchez Irure, Cayetano
Ezda egunik illtzen ezdadik
alatzu ere jaiyotzik,
kurra triste bat beti ordabil
mundukuaren atzetik;
beti badama ezdu ekartzen
anuntzian dator utzik,
ez nuke nai nik karru ortachen
ibildutzia oraiñdik.
Amaika triste aspaldichuan
ori arida ematen,
ematen ditu bañan geiyago
ezditu bada ekartzen;
oroitutzian orche joatia
bildurra baizat sartutzen,
zerengatikan or joaten danik
ezdan onera azaltzen.
Nola chikiyak ala aundiyak
daramaiski eskutuan,
orretarako apropasada
egiña ba munduan;
arriturikan gelditunitzan
oni begira lenguan.
iru jornada egiñ zituen
ordubeteren buruan.
Pobria beti esagunada
ontan ez da dudarikan
gaiski bizita ala bukatu
ezbadauka alborikan;
oraiñ artian ala izanda
ez baitu ez lagunikan,
Jaungoiko ona lan danetako
aushen ezba besterikan.