Oroitza
Sanchez Irure, Cayetano
Madalen Larraldel zanari
Jaungoikoari ezkatzendiyot
arraz tristuraz beterik,
bere laguntza naidizutala
ezdaukat eta indirrik;
gure Magdalen zer isandu dan
ezatiarren barrendik,
meseri ori egingo aldit
ez det eskatzen besterik.
¡Oh! Magdelenche aiñgeru ona
oraiñ nentzera arkitzen,
zure galdezka emenchen nabil
ote zaituan topatzen;
alper alperrik nere uztian
munduan nazu zaiyatzen
zerengatikan gure artian
etzeralako bizitzen.
Zeruetara iguazera
Jaungoikoaron ondora,
¡oh! Magdelencho zertakosortu
ote ziñaden mundura;
etzaigogorrak artuzinduzten
bañan alako modura,
burni sorroz bat uste gabian
botarik zure lepora.
Ezerkulparik etzendularik
orra Magdalen tristia,
zeñen garesti bai gertatuzan
na parrorañon joatia;
Jaungoikoari artuzendiyori
chikintandikan fedia,
aurrez aldetik bestiarentzat
Jarri zenduen legia.
Saran jaiyota an biziñan
oso Jaunaren graziyan,
konfesatzeko zaleturikan
eziñ geiyago agiyan;
konfesatu ere egiñ ziñaden
naparruako erriyan,
gero ispitzat artu ziñduzten
Frantziko muga-arriyan.
Gure Magdalen beti bezela
etzan batere mudatzen,
alper alperrik Pinet arizan
aldametik tentatzen;
arren gezurrak chinistutzia
besterikan nai etzuen,
ori iñondik ezintzuanda
illtzeko agiñduzuen.
Salba Birjiña errezaturik
gure Magdalen illtzuten,
makiñacho bat jende omentzan
gure Magdalen ikusten:
martiri oiyek pasatu eta
emendik eskutatutzen,
orain zeruan gloriyandago
lengoko penak gozatzen.