Odol berokuak
Sanchez Irure, Cayetano
Neska gastiak zezenak iltzen
espata lagun arturik,
apenaz bada nere ustian...
duten adarren bildurrik;
chiquitandikan aziyak dira
ontan ezdago dudarik,
¡zeñek chinistu euskal erriyan
ikustir orlakorik!
Españiyako aurretasunak
nola diraden arkitzen,
zezen jolasa beste gauzarik
ezdutelarik pentzatzen;
emakumiak orla ikustia
neroni nazu lotzatzen,
chiripatian arrapatuta
zerbait azalduliteken.
Oiyeri begira barreratik
egondo dezu jendia,
bai baliteke biar bezela
lan ontan moldatzia;
bañan gezurra onek diruri
emakumiak jartzia,
eta gañera laguntzik gabe
orla zezenak iltzia.
|