O! Il da Lopez Alen!
Irure, Cayetano S.
Egun batzuek igaro dira
¡Otaño ere iltzala!
Eta ondoren ¡Alen maitia!
Emen gertatuda ala;
Lagun atsegin, bikañ bikaña
Biyotz bigun ta leyala,
¡O! Jaun aundiyak bere onduban
Biyak iruki ditzala.
Ama euskerak maite zituben
Seme bereshitakuak,
Bere ondora orri eraman
Gazterikan Jaungoikuak;
Itz neurtzalle paregabiak
Oso gizon jakintsuak,
Penaturikan egin gaur negar
Euskaldun biyotzekuak!
|