Neska barrabasa
Irure, Cayetano S.
Ogeita bi urteko
neska chit iztuna,
sasoi gogorrekua
indar asko duna:
baserriko alaba
beres euskalduna
emen ingurukua
eta esaguna,
au da mutill geyenak
austen dizkitzuna.
Tokan eta pelotan
gaņera boletan,
palankan ta laisterka
buru da danetan;
ezdezu besterikan
pishu jasoketan,
nola aserratzian
bada erriyetan,
eta guchik ematen
diyo bertsubetan.
Neska barrabasa ta
oso biyurriya,
burrukarako ere
ez da bildurtiya;
ez da ez denbora asko
dala ibilliya;
nekazari batekin
Joshepa Mariya,
mutur joka azita
bai iltzuben iya.
Gaur edo bigar bada
ezkontzen danian,
eta taranta charran
jartzen dezunian;
ez nuke nai nik egon
ez aldamenian,
zeren laister nitzaken
leyotik kalian,
berak agindu naiko
dulako echian.
|