Nere koņatari
Sanchez Irure, Cayetano
Jaunak mundura ser baiterako
ni ere nindusen sortu,
saiyatu gabe batek iņondik
eziņ ez zerdan asmatu;
lengo batian uste gabian
gauza au zait bururatu,
nere koņatai kantak jartzia
naiz gero bai asarratu.
Zortzi bat urte isango dira
esnuela berririkan,
Donostiyatik kanpuan zala
banekiyen aurretikan;
urruti shamar bizitzen zala
ez nauskan ez dudarikan,
beti galdezka ainitzan baņan
eziņ jakiņ iņondikan.
Atzo goisian uste gabian
echera ni eskerostik,
emakumebat ikusi nisen
alkichuan isiririk;
egun onak emaniskanta
etzuen egiņ itzarik,
arriturikan gelditu nitzan
zeintzan eziņ asmaturik.
Alako batez alchatu zanda
neri eskutik eldurik,
galdetu ziran ŋezautzen nazu?
ezdet esaten gezurrik;
zure kaņata nazu kaitano
ezaldet lengo antzarik,
erantzun niyon alashentzera
baņan zaudez loriturik.
Lenago zerbait basiņan baņan
oso zerade loritu,
kanpu oyetan ibildutziak
kalterik egiņ ezdizu
espasenduen zedorrek esan
seņek bestela ezautu,
ezer okerrik esanbadizut
nere koņata barkatu.